2014(e)ko maiatzaren 17(a), larunbata

7. Ariketa: Ondarretako Etxe-Estudioa

Arkitekturako karrerako lehenengo kurtsoko azken proiektua izango den honetan, hurrengoa egin behar dugu: "Etxe unifamiliar bat Arkitektura estudio eta tailer bati lotua dagoena."

INBESTIGAZIO LANA

Oraingo proiektua Donostian kokatzen da, Ondarreta hondartzaren ondoko hiri ehunduraren parte den orube huts batean. Lehenengo lerroan aurkitzen da orubea, hondartzatik 30 metro ingurura, bien arteko muga parke batek egiten du.

Inguruko beste eraikinei begiratuz, denak estilo ezberdinetakoak direla ikus dezakegu, baina hori bai, denek dute 2 edo 3 solairuko etxe baten altuera.





Horren kokapen preziatuko orubea huts bat egoteak badu bere arrazoia, izan ere 1971an eraikia izan zen Javier Carvajalen "Casa Sobrino" etxea aurkitzen zen lehen bertan. Zoritxarrez, alboko hotelak egiteko asmoa zuen anpliazio baten ondorioz 2008an eraitsi egin zuten.


















Hau da orubearen inguruak duen itsura:













Eta hurrengoa urte sasoi ezberdinetan etxearen aurrean aurkitzen den parkeak izanten duen itxura:

Martxoan
Abuztuan










PROIEKTUA

Lehenengo zuzenketa:
Pixkabat ingurua inbestigatu ondoren baldintzak sortzen hasi eta proiektu bat egin nuen (Aste Santuetan). Proiektu honen forma inguruko eraikinek osatzen zuten itzaletik ihes egiten zuena zen, baina zuzenketa baten ondoren akats asko egin nituela, eta egia esan, jarraitzen nuen ideiatik hurrun nengoela ikusten lagundu zidaten.
Leku asko desaprobetatzen nuen, ezertarako balioko ez zidaten guneak sortu eta horren eraikin altua egin eta aurrean lorategia uztean, gune politena litekeena itzaletan utzi nuen. 
Barne banaketari dagokionez, sarreran espazio gehiegi nuen, albo batera bezeroekin elkartzeko egongela bat, hurrutiago arkitektuaren despatxoa, etxetik patio baten bidez bereizia, patio beretzat bakarrik patio bat zuen komuna eta eskailerak bazter batean zigortuak. Lehenengo solairuan sukalde-jangela eta egongela nituen, despatxo gainean gelditzen zen terrazara konektatuak, baina terraza hegoaldera begira egonik ere ez zen erabiliko, inguruko eraikinen leihoek hona ematen baitute. Azkenengo solairua nahiko lortua nuen, logela guztiek itsasora ematen zuten eta eskailerak ertzean egotearen zergatia bertan ikusten zen. Patioak etxean sartzen ahalegintzeko keinua ondo zegoela baina handiagoa behar zuela ere esan zidan.

Irakasleak hasierako ideia, "itzaletik ihesi" ibiltzearena, ondo zegoela baina aurkakoa lortu nuela ulertarazi zidan, eta horri helduta, bozetoak egiten hasi nintzen, bozeto hauetan nahiko ondo nabari da proiektu finalaren forma. Gainera, gelakide batzuekin egindako txorakeriek inspiratzen lagundu zidaten:

 "Proiektuari bira bat eman eta forma berrietan pentsatzen hasi nintzen"


Bigarren zuzenketa:
Etxean orubea berriz marraztu eta zerotik hasi nintzen; oraingoan garbi nuen L formako etxe bat nahi nuela beheko oinean (Schindler-Chace etxearen moduara) , honen bidez patio handi bat izateko. Leihoek hona eman beharko zuten (Shift house etxean bezala), izan ere beheko solairutik ez dira ikuspegiak ondo apreziatuko. Goiko solairua behekoaren antzekoa izango da, baina hemendik sekulako ikuspegiak daudenez, voladizo handi bat gehitu eta C formako soairua egin nuen. Etxerako eta garajerako sarrera alboan jarri nituen, baina ez nengoen oso gustura, bidea tunel bat baitzen, sarreran leku gehiegi nuen eta logela eta despatxoa sartzeko arazoak nituenez, hirugarren solairu bat gehitzera behartua ikusten bainintzen. Eskilarak, lehenengo proiektutik zerbait mantendu nahian, L-aren puntan jarri nituen, aurreko estudioaren forma konprimatuarekin.

Irakasleari erakutsi eta gustatzen ez zitzaizkidan zatiak azaldu ondoren, berehala eman zizkidan irtenbideak: jarri sarrera hemendik, ez egin hori eskailerari eta kendu hirugarren solairua.

Hirugarren zuzenketa (eta entrega posiblea):
Zuzenketa honetara aurreko zuzenketako detaileak adatuta eta plano guztiak eginda eta tintaz pasata aurkeztu ginen denok.Aste honetako arazo bakarra espazio gehiegi nuela zenez, irakaslearekin kontsultatu eta hemendik eta handik estutzeko gomendioaz gustura gelditu nintzen, izan ere, planoetan asko ez badirudi ere, errealitatean espazio horiek oso handiak ikusten omen dira.

Egun honetan gelakide batzuen lanak arbelean jarri eta denoi azaldu zizkiguten. Bat berea azaltzen ari zela, nire barne banaketa pixka bat kuestionatu nuen, eta, momentuan bertan bestelako banaketa bat marraztu nuen.

Arratsaldean planoak egiten jarri nintzenean, nire barne banaketaren arrazoiak gogoratu eta nuenarekin gelditu nintzen.


Lan askoren ondoren, honakoa izan da emaitza (Entrega finala!!):

Planoak









Maketa (1:100 eskalan)








AGURRA
Aipatu beharra dut oso gustura nagoela proiektu honen emaitzarekin.
Ordu asko egin ditut lanean, bazkaldu gabe ere gelditu nintzen behin planoak egiteko, baina emaitza eskertua izan da. (Ez ditut argazki gehiago sartu mezu honetan ez baititu 30 baino gehiago ikusten uzten)

Gustatu zaizuela espero dut, hurrengo kurtsorarte!!

2014(e)ko apirilaren 15(a), asteartea

7. Ariketa: Influentziak

Arkitekturako karrerako lehenengo kurtsoko azken proiektua izango den honetan, hurrengoa egin behar dugu: "Etxe unifamiliar bat Arkitektura estudio eta tailer bati lotua dagoena."

INFLUENTZIAK

Lan honekin hasteko, lehenik eta behin, beste arkitekto ezagun pare baten bi lan hartu eta hauek aztertu ditut, erabiltzen dituzten baliabide ezberdinak ulertu eta nik ere aprobetxatu ahal izateko:

EAMES HOUSE (Case Study House Noº 8)
Charles & Ray Eames)


Amerikar Arts & Architecture aldizkariak bultzaturiko Case Study Houses izeneko etxebizitzen industrializazioaren programaren barruan sortu zen eraikin hau. Hasiera batean Charles Eames eta Eero Saarinen-en artean egina izan behar zuen, baina eraikitze prosezuan zegoela aldaketa nabarmenak jasan zituen Ray Eames artista eta diseinatzailearen eskutik, ahalik eta material gutxien erabiliz, espazioei etekin gehien ateratzeko helburuaz.

1949an eraikitako etxe hau muino batean dago eraikia, Santa Monikako bahiara eta Ozeano Pazifikora bistak dituela.  Chautauqua Boulevard-eko 203.a da, eta Pacific Palisades-en, Californian aurkitzen da, Los Angelesetik gertu dagoen auzo batean. Bertan aurkitzen ziren eukaliptoak kontserbatzea erabaki zuten arkitektuek, hauek ematen zuten argi-itzal jokoa gustuko baitzuten.

Charles eta Ray-ek XX. mendeko diseinu bati egiten zioten erreferentzia, modernitate, industrializazio eta minimalismo japoniar bat bilduz. Eraikin honetan ikusi zen lehen aldiz arkitektura flexible kontzeptua, izan ere, etxearen sinpletasunak, beharren aurrean erraz egokitzeko aukera ematen du. 

Etxe hau aukeratzearen arrazoia, landu behar ditudan elementuak biltzeaz gain, barne espazio ireki eta zabalei ematen dien izaera abegitsua izan da.


IBILBIDEA
Eskema honetan etxeko espazio ezberdinetara iristeko ibili beharrekoa adierazi dut. Begiratzen badugu, sartu eta dena eskura dugunaren sentsazioa ematen digu.  
Sukaldea eta egongela leihatilla baten bidez konektatzen dira, norbait lanean badago isolatua ez uzteko irtenbide bat.
SISTEMAK
Eskema honetan egitura, itxitura(opakua eta gardena) eta barne banaketa funtzioak dituzten eraikuntza elementuak bereizi ditut. Begiratuz gero, egituraren kasuan, muturreraino eramandako sinpletasuna bistaratuko dugu, eta itxitura begiratuz, argitan edo ilunpean geldituko ziren espazioen bareizpena.



PRIBATUTASUNA
Eskema honetan hiru pribatutasun maila bereizi ditut, baxuenetik altuenera. Begiratuta, gune pribatuenak goiko pisuan eta publikoenak behekoan banatu dituztela nabarituko dugu, eskailera baten bidez muga fisiko bat ezarriz.
Etxea hobeto ulertzeko hona hemen bideo batzuk: 


SCHRÖDER HOUSE
Gerrid Rietveld

Gerrit Rietveld arkitetku holandarrak eraiki zuen etxe hau 1924an Truus Schröder-Schrader anderearen kolaborazioaz, emakumearentzat eta bere hiru seme-alabentzat. Hormarik gabeko diseinu bat zen bezeroaren eskakizun nagusia. Truus anderea 1985ean hil artean izan zen etxea familiarena; ondoren, Bertus Mulder-ek zaharberritua eta museo bilakatua izan da. 2000 urtean patrimonioaren ondare bilakatu zuen UNESCOk.

Eraikina Utrecht-en aurkitzen da, Herbehereetan. Medianera artean dago eraikia, zuhaitz baten alboan eta autopistari begira.

Etxeak, bai barrutik eta bai kanpotik, aurreko arkitektura guztiarekin hausten du. 
Kanpotik, etxebitzitza-bloke zerrenda baten ertzean aurkitzen bada ere, ez du inguruarekin erlazionatzeko inolako ahaleginik egiten. Fatxadek bata bestetik pasatzen diren plano eta lerroez eginiko collage-ak dirudite, eta ahalik eta itsura plastikoena izan zezaten, elementu familiak kolorez bereizten dira.
Barrutik, beheko oina tradizional xamarra dela esan liteke, baina goikoa erabat irekia da. Panel mugikor batzuk sartuaz, goiko pisuko atiko irekian etxe bat lor daiteke, programan eskatzen zena. 

Etxe hau aukeratzearen arrazoia, panel mugikorrei ikusi diedan jokoa izan da gehienbat. 

IBILBIDEA 
Eskema honetan ikus dezakegunez, atetik sartu eta etxeko gune batetik bestera joateko jarraitzen dugun bidea zirkularra da, erdian kokatua dagoen eskailerak banatzen baitu espazioa.





SISTEMAK
Honako honetan egitura, itxitura opaku eta gardenak eta barne banaketa ageri dira sailkatuak. Goiko oinaren bi adibideetan ikus dezakegu zein nolako desberdina den espazio sentsazioa tabikeak jarriak edo kenduak egon.



PRIBATUTASUNA
Azken honetan, pribatutasun mailak ageri dira sailkatuak, publikoenetik pribatuenera. Ikus dezakegun bezala, beheko oinean, sarrerako atearen inguruan ageri dira espazio publikoenak, eta atzekaldean pribatuenak. Goiko oinean panelak jasoak edo jarriak egoteak kondizionatzen du espazioa, izan ere jarriak badaude logelak sortzen dira.


Hona hemen etxea hobeto ulertzeko bideo batzuk:
https://www.youtube.com/watch?v=qLHCYeswxuI (Rietveld-en inguruko dokumental motza)
https://www.youtube.com/watch?v=kf8WdLNuTj0 (Schröder etxearen inguruko dokumental motza)
https://www.youtube.com/watch?v=zyZZktZgamI (UNESCO)

Schindler-Chace hause
Rudolf M. Schindler
Eraikin hau tailer bateratuan aztertu genuen, baina gureak baino eskema hobeak aurkitu ditudanez hauek jarriko ditut:





Shift House
Apollo Architects & Associates




2014(e)ko otsailaren 19(a), asteazkena

6. Ariketa: Borda Pasiegoaren Erreforma

Oraingo honetan hiru kidez osaturiko tade batentzat asteburu pasa joateko etxetxo bat egitera bultzatu gaituzte.

Etxetxoa kantabria inguruan topa daitezkeen borda pasiego tipologiako txabola baten barruan antolatu behar genuen. 

 Mendi eta larreetan banatuak aurkitzen diren txabola guztien artean, hauxe izan da nire proiektua aurrera eramateko aukeratu dudana:


Kanpotik gaur egun duen itxura manten zezan nahi izan dut, eta barnean ere ez dut gehiegi aldatu nahi izan, gaur egun duen izaera gehiegi ez aldatzeko.

Goiko pisuan hormak eta teilatua nabarmendu nahi izan ditut, eta behekoan aldiz, erdialdeko espazioa.


Beheko Oina.
Lehen ikuilua zen honek 2 metroko altuera bestetik ez duenez, egokiena bertan oheak jartzea iruditu zait. Hauek bat bestearen barruan jasotzen dira, hala, egunez espazio zabal bat utziz. Eskaileren Azpian komuna jarri dut, hala, etxearen lauki-zuzen izaera gorde dezan. Sarrerako ateak dauden aldearen aurkakoan Altuera bikoitzeko egongela bat egin dut, tximinia eta guzti. Tximinia beheko oinean jarri dut, eta zentrutik gertu, bera baita etxe osoa berotuko duena.

Goiko Oina.
Gizakiak bizi ziren espazio honetan sukaldea eta egurrezko mahai handi bat jarri ditut, eta albo batean, beheko pisura eramango gaituen eskailerak.

Perspektibak.


Maketa.


Etxola hauek nola dauden eginak ulertzeko, interneten eta nire herri inguruko mendietan begira ibili naiz.
Interneten etxola hauen hainbat eta hainbat argazki aurkitu nituen, baina erabilgarrienak eroriak zeuden etxola hauek izan ziren:


Baina zuzenean ikustea askoz hobea denez, mendiko zapatak hartu eta honen bila joan nintzen: